2019 URR. 04 BEGIRADA Carola Rackete Aita Mariz oroitu da Bruselan Gobernuz kanpoko erakundeek protesta egin zuten atzo Europar Parlamentutik hurbil, migranteen eskubideak defendatzeko. Europarlamentari batzuk ere batu zitzaizkien, horien artean EH Bilduko Pernando Barrena. Carola Rackete Sea-Watch3 erreskate ontziko kapitain alemaniarrak Aita Mari Pasaian geldirik daukan Gobernu espainolaren jarrera gaitzetsi zuen.