GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Gaitzen bat duten haurren eta horien sendien hegoak indartzeko festa


Gaixotasunen bat duten haurrei trantze gogor horretan laguntzeko eta sarea osatzeko sortu zen 2013an Gipuzkoan Juneren Hegoak elkartea, eta urteko jaia ospatu zuen atzo Errenterian, egitarau oparoarekin: musika, ipuin kontaketak, dantza, puzgarriak, tailerrak... Juneren Hegoak Lasterketaren 2. edizioa ere jokatu zen. Berritasun gisa, helburu berarekin lan egiten duten beste lau elkarte ere izan ziren protagonista atzoko festan: Mindara, Gure Nahia Elkartasuna, Pausoka eta Algaraklown. «Sei urteotan Juneren Hegoei indarra eman dietenei, elkarteei zein norbanakoei, eskerrak emateko» ere baliatu zuten hitzordua.

Argazkia: Gorka RUBIO | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK