2019 URR. 31 BEGIRADA Bidea zain daukate; nora doan oraindik ez dakite Bi astetan kalean protesta jendetsuak izan ostean, Saad Hariri Libanoko lehen ministroak Gobernuaren dimisioa iragarri zuen asteartean. Lagun askok poza adierazi zuten albistea ezagutzean, beste askok ezinegona, eta beste horrenbestek zalantza. Izan ere, atzean zer utzi duten badakite denek, baina orain zer datorkien idatzi gabe dago. Bide berri hori herritarrek ibili beharko dute.