2019 AZA. 06 BEGIRADA Kaledonia Berrian autodeterminazioa egikaritzen Kaledonia Berrian bigarren erreferenduma egiteko data jarri dute: 2020ko irailaren 6a. Iaz, independentziaren aldekoek ez zuten boto nahikorik lortu, espero baino emaitza hobea lortu bazuten ere. Datorren urtean beste aukera bat izango dute. Gainera, akordioak hirugarren erreferendum bat egitea ere aurreikusten du. Esaten dutenaren kontra, herriek euren etorkizuna bozkatzen dute.