2019 AZA. 14 Greba gogortzeak ekarri du itunpeko zentroetan akordioa, sindikatuen ustez ELA, Steilas eta CCOO itunpeko irakaskuntzako akordioa sinatu duten sindikatuek lortutakoa «gogoangarritzat» jo zuten atzo eta greba areagotzea «gakoa» izan dela nabarmendu zuten, azken unera arte patronalak eta Lakuak «jarrera tematia» izan dutelako. GARA BILBO EAEko gizarte ekimeneko itunpeko irakaskuntzako lan-gatazkaren bukaera ekarri duen akordioa «gogoangarritzat» jo eta horren giltzarriak «langileen antolamendua eta greba areagotzea» izan direla adierazi zuten atzo ELA, Steilas eta CCOO sindikatu sinatzaileek. Akordioa baloratzeko atzo Bilbon eskainitako prentsaurreko bateratuan, hiru sindikatuek gogorarazi zuten sektoreko langileak 10 urtez hitzarmena berritu gabe egon direla eta «grebari eta grebalariei esker» eskakizun «gehienak» lortu dituztela. «Horrek oso eragin onuragarria izango du lan-baldintzetan, eta ondorioz, ikasleen hezkuntzaren kalitatean», gaineratu zuten ordezkari sindikalek. Lorpen nagusien artean, hezkuntza laguntzako espezialisten eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen jardunaldiaren murrizketa eta koordinazio lanetarako lortutako lanorduak aipatu zituzten. Era berean, gela itxieren aurrean langileen birkokapena eta erretiro partzial aurreratua ere aipatu zituzten, baita soldaten eguneraketa. Azken atal honetan, 10 urtetan «galdutako eros-ahalmenaren ia erdia berreskuratuko» dutela esan zuten. Lan kargak arintzeko neurrietan eta ordezkapenetan lortutako onurak ere aipatu zituzten. Itunpeko irakaskuntzako ikastetxeetan bi ikasturtez zabaldu den lan-gatazkaren iraupen luzeaz ere hitz egin zuten akordioa sinatu duten hiru sindikatuek. Azaldu zutenez, langileen borroka luzatu bada «patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera temati eta antinegoziatzaileagatik» izan da. Borondaterik ez Azaldu zutenez, edukiez gain akordioa «garrantzitsua» da «sektoreko langileen negoziazio kolektiborako eskubidea onartzeagatik, patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren borondatearen aurka». Eragile biek gatazka honetan agertu duten jokabideari buruz argi azaldu zuten sindikatuek horiek ez dutela negoziatzeko borondaterik erakutsi eta «azken unera arte» ez dituztela akordioa ahalbidetu duten edukiak eta proposamenak planteatu. «Behin eta berriz deitu diegu patronalei eta Hezkuntza Sailari eduki eta proposamen egokiak aurkez zitzaten eta gatazkaren konponbidean parte har zezaten», adierazi zuten. «Aurreko bi ikasturteetan 27 greba-egun behar izan dira eta ikasturte honetan hilabete jarraiko greba-deialdia egin eta grebaren lehenengo bi egunetan langileen jarraipen zabala ikusi behar izan da» akordiora heltzeko. Sindikatuek grebalariak zoriondu zituzten, gatazka luze honetan «erakutsitako irmotasun eta indarragatik». La patronal, satisfecha con el acuerdo Representantes de Kristau Eskola, AICE, Ikasgintza y Centros Diocesanos, las patronales participantes en la mesa de negociación del conflicto en los centros concertados de iniciativa social, comparecieron ayer en Bilbo para transmitir su «satisfacción» por el acuerdo alcanzado el pasado sábado. Manifestaron que el fin de la huelga «devuelve tranquilidad y estabilidad» a los centros y a «90.000 familias que año tras año optan libremente por matricular a sus hijos e hijas en nuestros centros» y agradecieron a las familias por «la paciencia y compresión que han mostrado en todo momento». Los representantes de las patronales resaltaron que el 50% de las familias opta por «modelos alternativos a la enseñanza pública» y que este es «un hecho que no debemos pasar por alto si queremos defender tanto la libertad de elección de centros por las familias como la viabilidad de nuestros centros». Destacaron, asimismo, la labor de mediación del Consejo de Relaciones Laborales (CRL) y, en particular, la del letrado Iñaki Varas. Ha sido «clave» para desbloquear las negociaciones», según comentaron, además del «esfuerzo y flexibilidad de las partes implicadas». Según remarcaron, su actuación en la negociación ha estado guiada por la defensa de la «viabilidad y sostenibilidad de los centros, único modo de defender el proyecto educativo».GARA 10 URTE«Akordioa lortzeko gakoa mobilizazio dinamika izan da, 29 greba-egun behar izan dira helmugara iristeko», azaldu zuten sindikatuek hamar urtez lan hitzarmenik gabe egon den sektorearen borrokari buruz.