2019 AZA. 19 BEGIRADA Gomazko balak kazetarien aurka Israelen Herenegun Israelgo Poliziak Hebronen kontzentrazio bat desegin zuen gomazko balak erabiliz. Ez zuten kazetarien lana ere errespetatu eta Mu'ath Amarneh Palestinako kamerariak begi bat galdu zuen. Gertakaria salatzeko, kazetariek protesta egin zuten atzo. Hala ere, Israelgo Poliziak ez zuen jarrera aldatu: irudian ikusten denez, heldu zein haur, guztien aurka jo zuten.