2019 ABEN. 11 KLIK Emakume migratzaileen borrokak kalera atera dituzte Bilbon EAEko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak zine areto berezi bat jarri zuen atzo Bilboko Kale Nagusian, film dokumental laburrak emanez euren eskubideen alde borrokan ari diren emakume migratzaileen bizipenak ezagutarazteko. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean antolatutako ekimenaren bitartez, giza eskubideei eta haien aurkako mehatxuei buruz gogoeta egitera gonbidatu nahi izan zituzten herritarrak. Argazkia: Aritz LOIOLA | FOKU