2019 ABEN. 28 KLIK Ahots solidarioak Zaporeak proiektua babesteko Donostiako hiru abesbatzetako ahotsek –Easoko beteranoenek, Ibaiertzekoek eta Illunbekoek– bat egin zuten atzo arratsean kaputxinoen elizan, helburu solidario batek bultzaturik: Greziako irletara astero-astero iristen diren pertsona migrante eta errefuxiatuei duintasunezko elikadura eskaintzea eginkizuntzat hartu duen Zaporeak proiektuari babesa adieraztea. Etorkinon egoera «gero eta zailagoa» dela gogorarazi dute. Argazkia: Jon URBE | FOKU