2020 URT. 22 GUTUNAK Zarauzko Itsasmendiko karabana-aparkalekua AITOR LEIZA ALBERDI Arkamurka, Zarauzko Natura Elkartea Azken hilabetean Itsasmendiko herritarren aldetik, lehenik, eta gero egunkarietatik (ez Udaletik) Arkamurka Elkarteak jakin du Zarauzko Udalak karabanentzako aparkalekua egin nahi duela Itsasmendin. Dagoeneko makinek egin dute beren lehen lana. Arkamurkaren iritzia ere eskatu zaigunez hemen ematera goaz. 1.- Ezer baino lehen, Zarauzko hirigintzari buruz Arkamurkak duen iritzia hau da: ez litzatekeela etxegintza edo zerbitzuetarako lur berririk urbanizatu behar, gutxienez Salberdin eta Hegoaldeko eremuak erabat okupatu arte (zuhurtasun printzipioa). Beraz, Itsasmendi, Irita, Asti, Eguzki-Izar eta Kortazarreko lurrak eraiki gabe uztearen aldekoa da Arkamurka. Kezka handiz ikusten ditu Frantseskua, Abendaño eta Errotaberrin egiten ari diren lur-mugimendu eta mendi-mozketak ere. 2.- Arkamurkak uste du karabanentzako nahikoa leku balegokeela Asti aldeko kirolgune ondotik pasatzen autopista azpian. Hor badaude ur-azpiegiturak eta bestelako beharrak asetzeko baldintzak. 3.- Itsasmendiko etxeetatik autopista-irteera arteko eremu osoa izan bedi auzo-parke berde ibilgarria (Iritan naturalizatu den eremuaren jarraipen gisa), auzoak ez du eta berdegunerik. 4.- Arkamurka ez da fidatzen «behin-behinekoa» izango delakoarekin. Hor dago Itsasmendin behin- behinean haurtzaindegiaren ondoan antolatu zen auto-aparkalekua. Aparkaleku hori ere kentzearen aldekoa da Arkamurka. 5.- Begi onez ikusten du Iritan Iñurritzako kanalizazioa hautsi eta egin den lur-kentzea. Arkamurkak nahiko luke Iritan Asti errekaren ezker-eskuineko lurrak ere era berean kentzea autopista-irteera eta bide gorriraino.