GARA Euskal Herriko egunkaria
Zesta

Laloo-Manci izan dira Interjai Txapelketaren irabazleak


Interjai Txapelketaren azken finalek eman zioten amaiera aurreko asteburuan Xisteraren denboraldiari. Maila nagusian, garaipena Laloo-Manci bikotearentzat izan zen, Aaron eta Zugaitz 2-1 mendean hartu ostean.

Final lehiatua izan zen. Lehen jokoan, esaterako, 3-3, 4-4 eta 5-5 berdinketak izan ziren, nahiz eta azkenean Aaron eta Zugaitz 8-15 nagusitu. Bigarrenean ere 6-6 berdinduta joan ziren, baina Laloo eta Manci izan ziren ihes egin eta 15-12 gailendu zirenak. Joko erabakigarrian, 2-2 berdindu ostean, gorriek 5-3 lortu zuten garaipena.

Aurrez, beste bi final ere jokatu ziren. Hirugarren mailakoan Egaña eta San Jose izan ziren irabazleak, Urreisti eta Del Rio 0-2 menderatuta (10-15 eta 4-15); eta kadeteetan, Agirre-Rodriguez izan ziren nagusi Bilbao-Ureta 2-1 mendean hartuta (15-12, 6-15 eta 5-4).

Xistera Zirkuituaren irabazle nagusiak Antxon eta Goixerri izan dira.

Honi buruzko guztia: Zesta