GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Ollivonek bi entsegu Frantzia berriaren garaipenean


Charles Ollivon senpertarra da Frantziako errugbi selekzioaren kapitain berria, eta lapurtarrak lan bikaina egin zuen atzo Sei Nazioak torneoko lehen jardunaldia itxi zuen neurketan. Fabien Galthie hautatzaile berriaren gidaritzapean, Ingalaterra 24-17 menderatuz ekin zion ziklo berriari oilarraren selekzioak. Ollivonek bi entsegu sinatu zituen –bat argazkian ikus daitekeen jokaldian– eta bera izan zen gakoetako bat markagailuan 24-0 aurreratzeko. Teddy Thomas ere taldean izan zen.

Argazkilaria: Martin BUREAU ! AFP PHOTO

Honi buruzko guztia: KLIK