2020 OTS. 15 BEGIRADA Iruñeko espetxeko presoak, medikurik gabe Iruñeko espetxeak astebete darama medikurik gabe. Ehunka pertsonak preso egote hutsak suposatzen duen estres gogor eta etengabea jasaten dute, eta ez dute osasun asistentziarik, ez kontsultarik, ezta larrialdi zerbitzurik ere. Egoera onartezin hau zaila da imajinatzen espetxea ezagutu ez duenarentzat, hesiak kanpokoek barrukoa ez ikusteko eginak baitaude.