GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Klima aldaketaren ondorioak Britainia Handian


Ciara ekaitzak jo eta astebetera, Dennisek aspaldiko uholderik larrienak eragin ditu Galesen, Eskozian eta Ingalaterran. Britainia Handiko Gobernuaren Meteorologia Bulegoak klima aldaketari egotzi dio Atlantiko iparraldean neguko ekaitzen areagotze eta indartzea. Klima larrialdiak herrialde osoak mehatxatzen ditu, eta, oraingo honetan, hildakoak ere ez ditu bakean utzi.