2020 OTS. 20 BEGIRADA Itoitzen ez dute agindutakoa bete Duela sei urte, Itoizko urtegiaren inguruan dauden herrietako alkateak Nafarroako Parlamentura joan ziren kexa batekin. Agindu zizkieten kalte-ordainak ez zituzten jaso. Alderdi guztiek arrazoia eman zieten. Atzo berriro itzuli behar izan zuten, eta aldarrikapen berberarekin. Oraindik ez baitute agindutakoa jaso. Eta arrazoia eman zieten berriz, baina itxaropenerako datu gutxi.