GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Eliza eta pederastia: aurrerapauso eskasak


Eliza katolikoak urteak daramatza polemikaren erdigunean, mundu osoan –baita Euskal Herrian ere– azaleratu diren milaka pederastia kasuen ondorioz. Egoerak bultzatuta, aita santuak –irudian ume bat bedeinkatzen, atzo, Barin– 2019an motu propio bat igorri zuen. Ez dirudi zuzenbide kanonikoaren moldaketa hori nahikoa denik Nafarroan biktimei eskatzen duten aitortza eta erreparazioa emateko.