GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Beste pauso batzuk ekar ditzakeen pauso bat


Atzo PSOEk eta EH Bilduk bilera egin zuten Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua aztertzeko. Argazkian PSOEko ordezkariak lasai agertzen dira, abenduko bileran izandako begitarte zorrotzak baztertuta. ETAk behin betiko su-etena iragarri eta bederatzi urte luze pasata, bada garaia etsaia aurkari bihurtzeko. Ikusteke dago elkarrizketen garapenak fruiturik ematen duen.