GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Koronabirusaren kontra ez dago denbora galtzerik


Atzo, Olinpian, sugar olinpikoa pizteko ospakizuna publikorik gabe egin zuten. Ia hamaika milioi biztanleko herrian, hildako bat eta 133 kutsatu zenbatuta zituzten atzo, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Greziako Batzorde Olinpikoak neurri drastikoak hartzea erabaki dute, arrazoi osoz. Italian gertatzen ari dena ikusita, gehiago itxaroteak ez du zentzurik.