2020 MAR. 17 BEGIRADA Komuneko papera, obsesio irrazional hori Frankfurteko denda honetan ere bukatu da. Zerk bultzatuta erosten dute hain konpultsiboki Madrileko, Iruñeko, Tolosako edo Alemaniako hiri horretako hainbeste herritarrek? Nolatan agortzen dituzte pertsona osasuntsuek gaixoendako maskarak? Ematen du hainbat faktore nahastu direla: beldurra, berekoikeria, agintariekiko mesfidantza... Baina... komuneko papera? Benetan?