GARA Euskal Herriko egunkaria
GUTUNA

Soalarko zutarriaz


Soalarko gerlariaren zutarriari buruz argitaratutako erreportajean (2020-03-23) zuzenak ez diren hainbat kontu aipatu zituzten elkarrizketatuek.

Baztango Udala izan zen zutarria hondatzen ari zela jakinarazi ziona Nafarroako Gobernuari (2016ko urriaren 27ko gutuna).

Baztango Udalak Soalarko zutarria Baztanen gelditzeko eskaria egin zion Nafarroako Gobernuari (2017ko maiatzaren 17ko komunikazioa).

Baztango Udalak zutarria Baztanen gelditzeko proposamenak egin zizkion Nafarroako Gobernuari (2017ko urriaren 20ko komunikazioa).

Soalarko zutarria Baztandik eramateko Gobernuaren erabakiaren aitzinean Baztango Udaleko gobernuak bere desadostasuna agertuz prentsarako oharra argitaratu zuen (2017ko abenduaren 12ko prentsa oharra).

Baztango Udala axolagabe ibili dela diote erreportajean mintzatutako gobernuko teknikariek, gezur borobila. Badirudi horrekin zutarria Urbasan paratzeko aitzakia izan nahi dutela. Prentsaren bidez jakin berri dugun asmoa, bertzalde.

Lehen bezala orain ere, zutarria Baztanen gelditzea nahi dugu.