GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Parentesi txiki bat Antropozenoan


Asteartean Indiako lehen ministroak berrogeialdia iragarri zuenetik, 1.300 milioi pertsona gehiago daude salbuespen neurripean. New Delhiko errepide hutsek gogorarazten digute planeta, une batez, arnasa hartzen ari dela. Hilabete batzuk barru gizateria berriz martxan jartzen ikusiko du, erronka berberarekin: klima larrialdiari behingoz heldu eta epe luzerako bizitza bermatzea.