GARA Euskal Herriko egunkaria
CRISIS DEL CORONAVIRUS

«Festak eta ezer ez» egoeran, «ezer ez eta festa»


Ongi pasatzeko une izateaz gain, herria egiteko aukera ere badira bestak. Indarrak batzeko momentua. Zeinen premiazkoa deus ere ez zen birus bat etorri eta «festak eta ezer ez» egoeran jarri gaituen honetan. Parranda gogoa bizirik dago eta “balkoietako jaiak” ospatzen ari dira hainbat herri eta auzotan. Balkoian danborra joz edo menu goxoa janez egiten ari dira jai seinalea etxe ugaritan.

Andoain

Andoaingo santakrutzek egitaraua dute, bai. Lau egunak hartzen dituena, eta mardula. Begiratu azkarrean, iazkoarekin nahas liteke. «Dena oso azkar etorri zaigu. Itxialdian sartu aurretik, aurrera gindoazen; behin konfinatutakoan, beste data batzuk planteatzen hasi ginen, baina kultur agendan sor zitezkeen arazoak ikusita, bertan behera uztea erabaki genuen», azaldu du Jai Batzordeko Olatz Esnalek. Segidan beste ideia bat bururatu zitzaien: «Zeozer egin beharra dugu jaietako datetan».

«Hasieran pare bat gauza egitea pentsatu genuen. Baina elkarteek gauzak prestatzen hasiak zirela esan ziguten: dantza taldea, musika banda, kuadrillak… Eta horrela, batzuena eta besteena pilatu eta pilatu, egitarau nahikoa potentea atera da».

Kontzertuak –bart herriko talde zenbait, zuzenean Instagramez, eta gaur, pandemiaren erauntsia iritsi aurretik hitzartutako egunean, Capsula, aurretik grabatutako emanaldian–, magia saioa, udal musika bandaren eta Urki dantza taldearen emanaldiak, haur krosa, auzo bazkaria, Kuadrillen Eguna –jolas, bazkari eta DJ Bullen emanaldi eta guzti–, txistulari eta trikitilariak, danborrada, erreka jaitsiera –Leitzarango urik ukitu gabe–, txakolin dastaketa, pintxo lehiaketa… Dena hor dago: batzuk balkoian edo etxeko egongelan egiteko, besteak sareetan jarraitzeko.

Gaur, 8.00etan puntual-puntual, urteroko usadioarekin ez huts egiteko hitzordua jarria zen: estreinako gauaren osteko gaupaseroen bilkura. Oria eta Leitzaran ibaiek bat egiten duten espigoian izan beharrean, streaming bidez zen egitekoa.

Txosnagunea, tabernak, kaleak eta plazak izan beharrean, aurtengo santakrutzen euskarri eta agertoki Instagram, Facebook, Twitter eta “Aiurri” eskualdeko aldizkaria dira. Herritarrek prestatu den guztiaren berri baduten galdetuta, Esnalek aitortu du «gazteen artean zabalduago» egongo dela. «Normala da, sareetan eta saltsa horretan badabiltzalako. Edadetuak, ez hainbeste. Hala ere, ‘Aiurri’ irakurtzen duena jakinaren gainean izango da, baita elkarteetako jendea ere». Ekintza guztiak biltzeko traola ere prestatu dute: #STKEtxean (santakrutzak etxean).

Esnalek adierazi du festa arraro hauei «behar bezalako itxiera emateko» trikitilariak atera nahi zituztela kalera igande arratsean, «edo kalejira bat egin; noski, segurtasun neurri guztiekin. Udalari planteatu genion, atzetik ibili gara erantzun baten zain, baina azkenean Kulturako zinegotziak ezezkoa eman digu: kultur ekitaldiak debekatuta daudela esan digu. Egia esan, harreman konplikatu samarra izan dugu Udalarekin».

Iruñea

En Nafarroa, ya es oficial la suspensión de los sanfermines de este año, pero las ganas de fiestas pueden con la epidemia del coronavirus, aunque haya que celebrarlas en los balcones y a través de Internet. Este es el caso del barrio iruindarra de Sanduzelai, que disfrutó así de sus fiestas la semana pasada, y estos días, de la Txantrea, que apuesta también por un modelo festivo adaptado al confinamiento y basado en «hacer unas fiestas de balcones, ventanas y txokos», señala Polo Gartzia, de la Comisión de Fiestas de la Txantrea.

Este organismo ha tenido que adaptarse a las circunstancias tras haber empezado los trabajos de las fiestas «casi en enero por las contrataciones». La epidemia frenó esos trabajos y en abril se estudió retrasar las fiestas a setiembre u octubre, pero como esta opción tampoco estaba clara, las celebran en fecha de otra manera. Esa fórmula consiste en ofrecer vía Facebook actos en directo, como el txupinazo y actuaciones de djs del barrio, o grabados, como cuenta-cuentos para los txikis y actuaciones de los gigantes.

Para mantener los tradicionales calderetes, plato fuerte de las fiestas, se anima al vecindario a elaborarlos en sus casas siguiendo una divertida receta preparada por Ainhoa, de Zirika Zirkus. Además, se le pide que envíe «vídeos y fotos divertidas» para colgarlas en Facebook.

La Comisión de Fiestas también había estudiado la posibilidad de realizar una mínima animación callejera, con una ronda de una hora diaria de trikitilaris, txistularis o gaiteros por las calles, pero el Ayuntamiento de Navarra Suma les ha denegado el permiso alegando la situación de estado de alarma. «Ni siquiera han dado el visto bueno a que circulara un coche con música».

La comisión hace pública su indignación ante esa negativa, en vista de que «a las diferentes policías ya se les permite organizar kalejiras con música, pero a los que queremos animar un poco el barrio no nos dejan».

Gasteiz

Las fiestas en honor a San Prudencio y Nuestra Señora de Estibaliz han sido atípicas. Hace un par de meses nadie podía imaginar que las campas de Armentia iban a estar vacías el día 28 de abril, y que no se iba a celebrar la romería al santuario el 1 de mayo. Pero así ha sido. El confinamiento ha echado al traste los planes festivos y vacacionales, y ha hecho que la ciudadanía alavesa haya celebrado las fiestas patronales en sus casas, cada uno a su manera. Unos participando desde sus balcones en la tamborrada popular de la red de cuidados Batera, a la que se sumaron miles de personas, y otros disfrutando en familia del menú festivo, compuesto por perretxikos y caracoles.

La Diputación, por su parte, decidió reducir los actos oficiales a la mínima expresión. Solo se mantuvo un sencillo acto institucional, celebrado el martes frente al Palacio Foral, donde se rindió un homenaje a las personas que han fallecido por la pandemia. Se trató de un acto que, tal como indicó el diputado general, Ramiro González, tenía por objeto mostrar la solidaridad de la sociedad con quienes están sufriendo la enfermedad.

Los mensajes en apoyo a quienes peor lo están pasando se repitieron en los vídeos grabados por los anteriores pregoneros, que se pueden ver en la web de la Diputación. Entre ellos destaca el de Gorka Ortiz de Urbina, el encargado de dar vida a Celedón, que mostró su esperanza de que se puedan celebrar las fiestas de Gasteiz. Algo que, a priori, parece una utopía. 

Getxo

San Isidro egunaren inguruan, maiatzaren erdialdean, ospatzen dira beti Getxoko Andra Mari auzoko jaiak. Aurten, koronabirusak sortu duen egoera dela-eta, festak irailaren 10etik 13ra bitartera atzeratzea erabaki du Andra Mariko Jai Batzordeak.

«Jaiak, ondo pasatzeko une izateaz gain, auzoa lotzeko eta eraikitzeko aukera ere badira. Elkartzeko eta indarrak batzeko momentua. Auzoa eta herria egiteko abagunea. Eta hori galdu nahi ez dugunez, dataz aldatu dugu», adierazi dute jai batzordeko kideek.

Getxoko beste jaiei dagokienez, uztailetik aurrera ospatzen direnez (Aixerrotako paellak, Algortako San Lorenzo merkatua edo Algortako Portu Zaharreko jaiak), oraindik ez dira ez bertan behera utzi, ez dataz aldatu.

Lazkao

«‘Ezer ez eta festa’ esamoldeak adierazten du euskaldunok ez garela atzean geratzen festa egiteko. Baina ezer ez zen birus bat etorri eta ‘festak eta ezer ez’ egoeran jarri gaitu», agertu zuen astelehenean Jon Urdangarin Drindots taldeko kideak Lazkaoko txupinazoan, plaza hutsari so. Balkoiak plaza bilakatu, eta alderik alai, solidario eta baikorrena ateratzera animatu zuen. «Nork esango zigun suziria botatzerakoan bakarrik egongo ginela!», agertu zuen, eta maitasuna eta berotasuna helarazi zizkien lazkaotarrei.

«Ez etortzeko eskatu genien herritarrei», kontatu du Miren Larrañaga kultura teknikariak. «Webgunearen bidez partekatu dugu txupinazoa». Horretaz gain, egunero bideoan bildu eta zabaltzen ditu Udalak etxeetatik bidaltzen dizkioten argazkiak, festa seinale bezala.

Zaindariaren egunean, goiz eresia jo zuten txistuz hainbat balkoitan eta suziria bota zuten. Kanpaien errepika ere egin zuten eta txaranga ibili zen auzoz auzo, megafonia bidez. Haurren Egunean, txikiak mozorrotu eta balkoiak apaindu zituzten eta atzo, Kuadrillen Egunean ere festa sumatzen zen balkoietan. «Ez genekien halako zerbait nola antolatu», aitortu du Larrañagak. Nola edo hala, berriro «ezer ez eta festa» egitea lortu dute.