2020 MAI. 09 BEGIRADA Ahanzturaren arriskua Pandemiak denon errealitatea astindu du eta Zaldibarko zabortegiko tragedia bigarren planoan utzi du. Hiru hilabete pasatu dira Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran zabor industrialez osatutako luizian desagertu zirenetik. Senideentzat, bi langileen gorpuak lehenbailehen aurkitzea premiazkoa da. Horrekin batera, istripua ere argitu beharko da.