2020 EKA. 02 KLIK Birusaren aurka eta piroteknia artisauen alde Covid-19aren pandemia eta hark eragindako kalteak ahalik eta azkarren desager daitezen erregutzeko eta herritarren animoa pizteko, su artifizialak jaurti zituzten atzo, ordu berean, Japoniako hainbat tokitan (Tokioko bost santutegi nagusietako bat den Okunitaman egindako su festa ageri da alboko argazkian). Beste helburu bat ere bazuen ekimenak: pirotekniaren sektorean krisiaren aurka borrokan diharduten artisau eta beharginei bultzadatxoa ematea. Argazkia: Charly TRIBALLEAU | AFP