2020 EKA. 06 BEGIRADA Beste hondamendi ekologiko bat Maiatzaren 29an enpresa batek Ambarnaya ibaian 21.000 tona diesel isuri zituen. Errusiako Ekologia eta Baliabide Naturalen ministroak aitortu duenez, gutxienez hamar urte beharko dira kaltea konpontzeko. «Egoera oso zaila da Artikoa delako. Diesela jaso behar da, baina ez dago non bildu, ez dago biderik, eta ezin da erre bizitzarentzako arriskutsuak diren gaiak sortuko liratekeelako». Izugarria.