2020 EKA. 18 BEGIRADA Zozoak beleari... Iturgaiz PP-Cs koalizioaren lehendakarigaiak EAEko ustelkeriaren mapa aurkeztu zuen atzo. EAJrekin loturiko ustelkeria kasu ugari ageri dira bertan, baina PPren Bilboko egoitza sartzea ahaztu zaie. Polizia espainolaren eta Ogasunaren arabera, alderdiak egoitza diru beltzarekin ordaindu zuen Iturgaiz EAEko PPko lehendakaria zenean. Argazkian, bere hatz bihurri eta ahaltsuarekin mapa irakurtzen.