2020 UZT. 02 BEGIRADA Etxebizitza: negozioa ala eskubidea? Atzo Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburuak, azaldu zuen herrialdean erregistratu gabeko 124 pisu turistiko detektatu dituztela. Batzuek eskubide bat dena negozioa egiteko baliatzen duten bitartean, nafar ugarik ez dute etxebizitza eskubidea bermatuta. Agian hor jarri behar da fokua, eta ez hainbeste pisu turistikoen erregulazioan.