2020 UZT. 17 BEGIRADA Utzitako meategia, kutsadura iturri Duela egun batzuk, Uraleko hegoaldean zenbait errekak laranja kolorea hartu zuten. Ikerketen arabera, Liovijan herrixkan dagoen abandonatutako kobre-sulfuro meategi bat da kolorearen iturburua eta horko isuri azidoak eragin du. Beste behin ere, utzitako meatzaritza-ustiategi bat ingurumenaren kutsadura-iturri bihurtu da. Jarduera amaituta ere, ez da dena amaitzen.