2020 UZT. 23 BEGIRADA Pandemiak Boeing 747 mitikoarekin ere amaitu du Boeing 747 mitikoak laster 50 urte beteko ditu. Bada, «Zeruetako erreginak» ez du urteurren berezia airean ospatuko. British Airlines konpainiak hegazkinok zerbitzutik kentzea erabaki zuen orain dela gutxi eta Australiako Qantas konpainiaren azkenak ere atzo egin zuen agurreko bidaia. Bat-batean, hegazkin zahar eta kutsatzaileok oso garesti bilakatu dira airelineentzat.