2020 ABU. 03 BEGIRADA Pozoitutako alkoholaren tragedia amaigabea Azken astean, ehun pertsonatik gora Punjaben; urtero, milaka Indian. Ilegalki ekoitzitako alkoholak eragindako heriotzen tragediak ez du etenik. Markako likoreak baino merkeagoa, kontrabandisten alkohola ohikoa da landa eremuko Indian. Izotz-kontrako gisa erabiltzen den metanola gehituz, itsumena, gibeleko kalte handiak eta milaka heriotza eragiten ditu.