2020 ABU. 21 BEGIRADA Iruzurgileak besterik ez dira AEBetako Poliziak Steve Bannon eta beste hiru pertsona atxilotu zituen atzo. Mexikoko mugan harresia eraikitzeko aitzakiapean “We Build the Wall” kanpaina bultzatu zuten Interneten. 25 milioi dolar baino gehiago lortu zituzten, baina diruak atxilotuen poltsikoetan amaitu zuen, ez harresia egiteko lanetan. Azkenean, eskuin muturraren ideologoa iruzurgilea besterik ez da.