2020 ABU. 24 BEGIRADA Gezurtiaren buztan gero eta laburragoa Donald Trumpen arreba zaharrenak, Maryanne Trump Barryk, hautsak harrotu ditu “Washington Post”-ek bere hitzen grabazio bat publiko egin ondoren. Epaile federal ohiak anaia «fidagarria ez den» pertsona «gezurti eta krudeltzat» jotzen du, «printzipiorik gabea» dela eta egiten duen guztia «bere oinarriak kontentatzeko» egiten duela adierazi du.