GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Aire kutsaduraren kontrako mobilizazioa Londresen


Extintion Rebellion taldeak mobilizazioa antolatu zuen atzo Ingalaterrako hiriburuan aire kutsaduraren kontra. Borroka dinamika bati hasiera eman dio, Britainia Handian hurrengo asteetarako «masa matxinada» gehiago iragarriz. Klima larrialdi egoeran, pentsatzekoa da ingurugiroaren defentsarako dinamikek gero eta indar gehiago hartuko dutela munduaren luze-zabalean.