2020 IRA. 16 CRISIS DEL CORONAVIRUS Ikasturte segurua eta adostua eskatu dute Hezkuntzako langileek Milaka lagunek –17.000, sindikatuen arabera– parte hartu zuten ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGTk EAEko Hezkuntza arloan deitutako grebarekin batera antolatu ziren manifestazioetan. Hiriburu eta herrietan deitutako mobilizazioetan bildu ziren langileek ikasturte segurua eta adostua bermatzeko neurri zein baliabideak aldarrikatu zituzten. A. URKIRI-I. SALGADO DONOStia-gasteiz Ikasgelak hustu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetako kaleak bete ziren atzo eguerdian izandako manifestazioetan. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu zuten eta milaka lagunek parte hartu zuten ekimenetan. Gasteizko martxa Jesus Guridi Kontserbatoriotik atera zen. Leku sinbolikoa da, martxoaren 9an bertan erabaki baitzen klaseak bertan behera uztea. «Leku sinboliko batean hasi da, baina leku hobe batean amaituko da, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, nahikoa dela esateko», adierazi zuen Steilaseko kide Ainhoa Astigarragak, atzoko mobilizazioetan irakasleek, ikasleek, jantokietako langileek, garraiolariek eta garbitzaileek parte hartu zutela azpimarratuta. Guztiak batu ziren Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean «Hezkuntza Sailari egoerak eskatzen duen ardura behingoz bere gain hartu eta aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko neurri zein baliabideak abian jartzea» eskatzeko. «Horrela soilik bermatu ahalko ditu osasuna eta kalitatezko hezkuntza», esan zuten. Azaldu zutenez, eskaerak «argiak» dira: «Langile kolektibo guztietan ratioak jaitsi eta plantillak handitzea, garbitzaile, sukaldari, 0-3ko haur hezitzaile, premia berezietako laguntzako espezialista, jangela eta garraioetako begirale zein irakasle izan; protokoloak jasotzen dituen Norberaren Babeserako Ekipamenduak ikastetxeetan lehenbailehen egotea, bereziki gertuko harremana duten premia bereziko espezialista zein hezitzaileen kasuan; eta geletan pertsonako 3 metro karratu eta 1,5 metroko distantzia egotea, geletan gehienez ere 10-15 ikasle egonik, 0-3 zikloan talde txikiagoak ahalbidetuz». Halaber, «espaziorik ez dagoenez» bestelako eraikinak zein espazio naturalak baliatzea eskatu zioten Hezkuntza Sailari; baita «sorturiko arrakala sozioekonomiko, pedagogiko, teknologiko zein euskararekikoa murrizteko neurri eta baliabideak jartzea, eta ikasle guztientzat jangela zerbitzua bermatzea». Era berean, curriculuma egokitzea eta murriztea aldarrikatu dute, «ikasleen behar emozionalak ere kontuan hartuz»; eta «egoera zaurgarri zein sentikorrean dauden langileak babesteko neurriak» ezartzea eta kontziliaziorako baimen ordaindua ematea eskatu zuten. «Hezkuntza Sailari urgentziaz egoerak eskatzen duen ardura behingoz bere gain hartu eta aurrez aurreko ikasturte segurua eta adostua bermatzeko neurriak zein osasuna eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko baliabideak abian jartzea galdegiten diogu behingoz; bestela mobilizazioekin aurrera jarraitu beste biderik ez digu utziko», azpimarratu zuten. Langile «ikusezinak» Sindikatuen arabera, hiriburuetan egin ziren manifestazioetan 17.000 lagun bildu ziren. Horietako asko garbitzaileak, jangeletako arduradunak eta eskola garraio zerbitzuko gidariak ziren. Atzoko greban parte hartu zuten, eta Lakuako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu zituzten. Garbiketan, esaterako, %100eko zerbitzu minimoak inposatu zituen Lan eta Enplegu Sailak. Ane Alberdi ELAko ordezkariak azaldu zuenez, azpikontratatutako enpresa baten menpe dauden langileak «ikusezinak» dira. «Hezkuntza Sailarentzat ez da bere erantzukizuna eta enpresak argudiatzen du ez daukala baliabide gehiago», azaldu zuen, azkenean erdibidean geratzen den sektorea dela ikusaraziz. Garbitzaile eta jangeletako begiraleen sektorea, gainera, feminizatua dela azpimarratu zuen eta %80k lanaldi partziala duela −bide batez, garbitzaileen greba eskubidea ere aldarrikatu dute oihuen bitartez−. Lanorduak gehitu beharra ikusten dute, kontratazioa areagotzea. Garraio gidariei, dagokienez, autobusetan ikasgeletako burbuila mantentzea ezinezkoa dela dio Alberdik. Izan ere, autobusetan auzo ezberdinetako haurrak nahasten dira. Horiek eskoletara itzultzeko baliabide gehiago behar direla adierazi zuten. «Eta horrek esan nahi du ratioak jaitsi eta langile gehiago kontratatu behar direla», esan zuten. Sindikatuek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mila langile inguru gehiago behar direla ohartarazi zuten atzoko greban. Amplio seguimiento de la huelga, con apoyo de familias y alumnos La jornada de huelga en el sector de la Educación tuvo un amplio seguimiento en los centros educativos de la CAV, con una mayor incidencia en la red pública. Según los sindicatos convocantes –ELA, LAB, Steilas, CCOO y UGT– la secundó el 70% de los trabajadores y trabajadoras que podía hacer huelga, «y otros muchos se han sumado a pesar de estar en servicios mínimos» decretados por Lakua. Además, el paro contó con el apoyo de las organizaciones estudiantiles, que formaron columnas y se sumaron a las marchas convocadas por los sindicatos. «Nos hemos sumado porque es algo que implica a toda la comunidad educativa, sobre todo a los estudiantes», señaló Sara, una estudiante que, en declaraciones a GARA, censuró que el regreso a las aulas se haya realizado «sin preguntar, sin tener en cuenta nuestros deseos y nuestras necesidades». Una opinión compartida por muchas familias, que también se movilizaron para reclamar un retorno seguro y acordado con todos los agentes. En Bilbo, por ejemplo, familias de la escuela Mujika del Casco Viejo escenificaron una clase al aire libre, en la calle, para pedir al Ejecutivo que autorice al centro el acceso regular de los niños a espacios libres y abiertos, tal y como recoge el protocolo de seguridad y prevención contra el covid-19. Por su parte, el Ejecutivo cifró en un 41,9% el seguimiento de la huelga por parte de los docentes de la red pública, tras recabar datos relativos al 89% de los centros. Según el Departamento de Educación, un total de 8.203 profesores participaron en una huelga «injustificada», en palabras del lehendakari, Iñigo Urkullu. El portavoz del Gobierno, Bingen Zupiria, rebajó ayer el tono, asegurando que no quería entrar en polémicas sino trabajar conjuntamente con la comunidad educativa para garantizar el derecho a la enseñanza del alumnado y que esta sea presencial. «Afrontamos un curso que no sabemos cómo terminará. El reto es tener presente que hemos optado de forma casi unánime por la educación presencial, y que esto es una maratón», afirmó. No obstante, Zupiria no dejó pasar la oportunidad, y mandó un mensaje a los sindicatos. Advirtió de que «llama la atención» que en otras comunidades autónomas con datos epidemiológicos «similares o peores» no se haya organizado una huelga como la convocada en la enseñanza no universitaria de la CAV. «Llama la atención que la CAV sea el único lugar en el que se hace huelga al inicio de curso», afirmó el nuevo portavoz, que insistió en que es necesario «analizar» lo ocurrido y hacer «autocrítica».GARA