GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Kursaaleko terrazek izen berria dute: Erizainen plaza


Erizainen plaza, hala deitzen da atzotik Donostiako Kursaaleko terraza gunea. Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtean, erizainen nahiz emaginen eta oro har osasun arloan lan egiten duten profesionalen ekarpena aitortu nahi izan du Udalak. Talde politiko guztiek aho batez onartu zuten hiriko txoko «pribilegiatu» honi Erizainen plaza deitzea. Inaugurazioan, alkateaz gain, erizainek eurek eta haiek ordezkatzen dituzten elkarteek parte hartu zuten.

Argazkia: Gorka RUBIO / FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK