2020 URR. 16 BEGIRADA Etorkizunera begira Herri matxinada piztu eta urtebetera, Txileko herritarrek prozesu konstituziogile bat abiatu ala ez bozkatu ahal izango dute. Egungo konstituzioa Pinocheten diktadura garaikoa da eta diktadura osteko lehen erreferendum nazionala izango da txiletarrentzat. Irudian, “Un violador en tu camino” performancearen sortzaile diren Las Tesis taldeko kideak, indarrean den Konstituzioaren kontrako mobilizazio batean Valparaison.