2020 URR. 21 BEGIRADA Beste pandemia: klima larrialdia Kenyan, Rift Valleyko aintzira handiak azken 50 urteotako mailarik altuenera iritsi dira, hilabeteetan zehar izan diren muturreko euriteen ondorioz. Zientzialariek euriteak klima aldaketarekin lotu dituzte. Irudian, Lake Bogoria erreserba nazionaleko aintzira. Administrazioaren eraikinak urpetuta daude, eta hurbil dauden herrixkak eta azpiegiturak, mehatxupean.