2020 URR. 31 BEGIRADA Pandemiak ez dezala elkartasuna indargabetu Azken asteotan udaltzainak Gasteizko Gaztetxean bildutako gazteak identifikatzen aritu dira pandemiaren aurkako neurrien aitzakiarekin. Atzo dozenaka lagun bildu ziren Gasteizko Plaza Berrian, Gaztetxeari elkartasuna adierazteko. Herri mugimendua osatzen duten eragileetako ordezkariek Udaltzaingoaren jarrera salatu eta muinoko etxea «gasteiztar guztion etxea» dela esan zuten.