2020 URR. 31 KLIK Tupolev Tu-154 sonatuaren azken hegaldi komertziala Abiazio sobietar zibilaren bandera-ontzi izandako Tupolev Tu-154 sonaturik ez da gehiago ikusiko zeruan... hegaldi komertzialak egiten: 50 urteko ibilbidearen ostean, aste honetan egin du modelo famatu horrek mota horretako azken bidaia. Alrosak egin zuen iragarpena, hegazkin mota hori hegaldi komertzialetarako erabili duen azken konpainiak. Defentsa eta Larrialdietako ministerioek, baina, erabiltzen jarraitzeko asmoa dute. Argazkia: STRINGER | AFP