GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Txernobylgo hondamendia ahaztuta


Bielorrusiak bere lehen zentral nuklearra konektatu zuen atzo sarean, Lituaniako protestei jaramonik egin gabe; izan ere, Vilnius hiriburua Astravetsetik –zentral berriaren kokapenetik– 50 kilometrora dago. Badirudi inork ez duela jada gogoratzen Bielorrusiako hegoaldeko mugan, hiriburutik 400 kilometro baino gutxiagora, gertatu zen Txernobylgo hondamendia.