2020 AZA. 10 BEGIRADA Pertsonen eta herrien kontrako harresiak Atzo, azaroak 9, Harresirik Gabeko Mundu Baten Aldeko Nazioarteko Eguna izan zen. Egun aproposa gogoratzeko munduan, zapalkuntza egoerak mantentzeko, herrien giza eskubideak are gehiago urratzen dituzten hesiak badaudela, izan Palestinan, AEBen eta Mexikoren arteko mugan (irudian), Serbia eta Hungaria bereizten dituen mugan, Melillan edo Mendebaldeko Saharan.