2020 AZA. 22 KLIK Popa langur-a, ezagutu berria eta arrisku bizian Alemaniako zientzialari talde batek primate espezie berri bat deskribatu du Myanmarren, urte askoan ikertzen jardun ondoren; besteak beste, Londresko Historia Naturalaren Museoan kontserbatutako ehun urteko espezimen batena, hain zuzen. “Popa langur” izena eman diote, Popa mendiagatik; espezie honetako populazio handiena bizi da bertan, ehun bat kide. Guztira 200-250 popa langur dira. Langurra desagertze arriskuan dago, bizitzeko habitatak galtzen ari baitira. Argazkia: Thaung WIN | AFP