2020 ABEN. 14 BEGIRADA Sandwicha, polizia-arrazakeriaren aurkako arma Casey Goodson Jr. gaztea eskuetan sandwich bat eta giltzak zituela akabatu zuen Poliziak, Columbusen, bere etxe atarian, abenduaren 4an. Polizien esanetan, suzko armak zituzten susmagarrien atzetik zebiltzan, eta Goodson susmagarria iruditu zitzaien. Beltza eta gaztea zelako, etxe batean sartzera zihoalako eta eskuetan zerbait zeukalako. Senide eta lagunek horixe salatzen dute.