GARA Euskal Herriko egunkaria

Qatarren aurkako blokeoaren porrota agerian Golkoko gailurrean

Duela hiru urte luze ezarri zioten Saudi Arabiak eta Emirerri Batuek blokeoa Qatarri, Udaberri Arabiarra babesteagatik eta Iranekin harremanak izateagatik. Gaurko Golkoko goi-bilerak erabaki haren porrota agerian utziko du eta blokeoaren amaierari hasiera emango dio, Riad-ek Doharekin dituen mugak zabalduko dituela iragarri ostean.


Qatarreko emirra, Tamim bin Hamad al Zani, Saudi Arabian da Golkoko Elkarlanerako Kontseiluan (GEK) parte hartzen, duela hiru urtetik lehen aldiz.

2017an Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek blokeoa ezarri zioten Qatarri, «terrorismoa babestu eta etsaien interesak bultzatzeagatik».

Bahrainek eta Egiptok ere bat egin zuten blokeoarekin, eta neurri horien benetako arrazoia Qatarrek munduan zehar Anaia Musulmanei eskainitako babesa zen; batez ere, Udaberri Arabiarrean. Bide batez, Riadek eta Dubaik ez zituzten begi onez ikusten Qatarrek Iranekin eta Turkiarekin dituen harreman onak.

GEKeko kide Kuwaitek eta Omanek, aldiz, ez dute sekula blokeoa onartu. Qatarreko emirra 2017. urte amaieran Kuwaiten egin zen Golkoko goi-bileran izan zen, baina Saudi Arabiak eta Emirerri Batuek ministroak baizik ez zituzten bidali.

Gaur ez. Saudi Arabiako ipar-mendebaldeko Al Ulako gune turistikoak hartuko duen 41. gailurraren bezperan, Abdelaziz bin Salman errege saudiarabiarrak Qatarreko emirra gonbidatu zuen. Areago, Kuwaiteko Kanpo Arazoetarako ministro Ahmad Nasser al Sabak atzo iragarri zuenez, Riadek Qatarrekin dituen mugak zabaltzea erabaki du.

Dirudienez, Bin Salman erregearen erabakia da, printze oinordeko eta Saudi Arabiako benetako agintari Mohamed bin Salmanen (MbS) ezezkoaren gainetik. Emirerriek ere ez dute begi onez ikusten blokeoa amaitzea, Qatar inguruko etsai geopolitikotzat dutelako. Emirerriak eta MbS izan ziren, beraz, Doharen «harrokeria» zigortu nahi izan zutenak.

Saudi Arabiak Qatarrekin dituen lur, itsas eta aire mugak berrirekitzea keinu handia da, baina egoera baretzeko adierazpen bat espero bada ere, gaurko gailurrak ez omen du blokeoa guztiz bertan behera utziko.

Dena den, agerian utziko du blokeoaren porrota, hiru urte luzeotan Dohak ez baitu Riadek eta Dubaik exijitzen zizkioten baldintza bat bera ere bete; esaterako, “Al Jazeera” katea ixtea. Aitzitik, ekonomikoki berez indartsua den Qatarrek Teheranekin eta Ankararekin zituen harremanak sendotu egin ditu, blokeoaren eraginak saihestuz.

Bestetik, bistan da Ameriketako Estatu Batuek eragin zuzena izan dutela Golkoko Elkarlanerako Kontseiluak 1981ean sortu zenetik bizi izan duen krisialdirik larriena konponbidean jartzeko. Jared Kushner Donald Trumpen koinatua Al Ulan bertan dago gaur. Abenduan bertako hainbat agintarirekin bildu zen magnatearen aholkularia.

Ikusteko dago AEBen eta Kuwaiten bitartekaritza lanek noraino iristea lortzen duten baina, gutxienez, Golkoko satrapen eta Qatarren arteko konfiantza-neurriak ezartzeko eta negoziazioak bultzatzeko erabakia hartuko du gailurrak.

Relaciones con Israel, Irán y Biden a la Casa Blanca, en el menú

¿Seguirán otros países del Golfo la vía abierta por Emiratos y Bahrein al reconocer al Estado sionista de Israel?

¿Tendrán éxito las satrapías del Golfo en alinear a las díscolas Qatar y Omán en su frente contra Irán?

Estas y otras cuestiones estuvieron encima de la mesa de la cumbre del Consejo de Cooperación del Golfo. Como lo estuvo la inminente llegada a la Casa Blanca de Biden, lo que podría influir en un eventual rescate del acuerdo nuclear con Teherán, denunciado por Trump.D.L