GARA Euskal Herriko egunkaria

Navalniri 3 urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi dio auzitegiak

Moskuko Hiri Epaitegiak Aleksei Navalnik etenda zuen 3 urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi zuen, oposizioburuaren kontrako epaiketan. Aurreko atxiloaldia aintzat hartuta, Navalnik bi urte eta zortzi hilabete egin beharko ditu giltzapean. Poliziak 20 bat pertsona atxilotu zituen segurtasun neurri handiekin egindako epaiketaren aurretik.


SFP Espetxe Zerbitzu Federalak hala eskatuta, Aleksei Navalni Errusiako oposizioko buruak egun etenda duen 3 urte eta erdiko zigorra gaurkotzea erabaki zuen atzo Moskuko Hiri Auzitegiak. Navalnik giltzapean jarraituko duela erabaki zuten epaileek eta, aurreko atxiloaldian emandako denbora deskontatuta, bi urte eta zortzi hilabetez segituko du kartzelan. Navalniren abokatuek, halere, helegitea jarriko dutela esan zuten.

Auziaren bista 11.20ean hasi zen, izugarrizko segurtasun neurriekin. Navalni Matrosskaya Tishina kartzelatik ekarri zuten eta kristalezko «arrainontzian» sartu zuten epaiketa gelan.

Kanpoan, Poliziak 100 bat pertsona atxilotu zituen eta oposizioko buruari elkartasuna adierazteko iristen saiatu zirenak biltzea ekidin zuen.

2014ko abenduan Navalniri eta bere anaiari 3,5 urteko kartzela zigorra ezarri zieten, ustez Yves Rocher kosmetiko enpresa frantses erraldoiari iruzur egiteagatik. Enpresak salaketa kendu zuen gero, eta Navalniren abokatuek argi dute, Errusiako merkatuan sartzearen truke, Kremlinen aginduz egin zuela lehen salaketa Yves Rocherrek.

Hori gutxi ez eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zigorra bertan behera uztea agindu zuen 2017an, kondenatuei ez zitzaielako bermatu «epaiketa justua izateko eskubidea». Kalte-ordainak ordainarazi zizkion Errusiari.

Berlinera ospitalera

Ordurako kalte-ordainak ordaindu arren, Errusiako Auzitegi Gorenak Europako ebazpenari muzin egitea erabaki zuen 2018an, baina zigorra eten eta baldintzapeko askatasuna onartu zion Navalniri –bere anaiak betea zuen jada kartzela zigorra–. Hori bai, oposizioko buruari Moskuko auzitegietan aldizka aurkezteko agindua eman zioten. Iazko abuztuan Errusian larri gaixotu ondoren bere familiak Berlineko ospitalera eramateko baimena eskatu zion Kremlini, pozoitua izan zela argudiatuz. Moskuk bidaia hura baimendu zuen.

Alemaniak, Estatu frantsesak eta Suediak, analisiak egin ostean, Navalni sobietar aroko substantzia toxiko batekin, Novitxok-ekin, pozoitu zutela ondorioztatu zuten, eta Kremlini azalpenak eskatu zizkioten. Moskuk ukatu egin du, ez bakarrik bera atzean egon daitekeenik, baita Navalni pozoitua izan zen hipotesia bera ere.

Iritsi orduko atxilotu

Oposizioko burua, urtarrilaren 17an Moskuko aireportuan lur hartu, eta berehala atxilotu zuten, Espetxe Zerbitzu Federalak eskatuta. Fiskaltza honek gogora ekarri zuenez, irailaren 20an eman zioten alta Navalniri eta urriaren 12rako «gaixotasunaren arrasto guztiak gaindituta zituelako» Moskuko epaitegietan bere burua aurkezteko egun bateko epea eman zion. Oposizioburua ez zen agertu.

Berlingo helbidea eman ziela argudiatu zuen atzo, bere burua defendatuz. «Ba al nuen beste ezer egiterik? Zer nahi zenuten, nire eguneroko fisioterapia saioaren bideoa bidaltzea ala?», adierazi zuen Navalnik.

Bere atxiloketaren ostean, dozenaka mila jarraitzaile eta Putinen aurkari kalera atera dira azken bi asteburuotan. Moskun eta San Petersburgon ez ezik, protestak izan dira Errusiako 100dik gora hiritan ere, Uralen mendebaldetik hasi eta ekialde urruneraino. Poliziak milaka eta milaka pertsona atxilotu ditu, 5.000tik gora aurreko igandean soilik. Kremlinek atxiloketak justifikatu ditu «liskarrak sortu nahi dituztenen aurka».

«Vincular las relaciones Rusia-UE es una estupidez»

Nada más conocerse la sentencia contra Alexei Navalny, EEUU, Gran Bretaña y Alemania exigieron «la liberación inmediata» del opositor. También lo hizo el responsable de la diplomacia de la Unión Europea, Josep Borrell, que tiene previsto visitar mañana Moscú.

Previamente, el Kremlin afirmó que «esperamos que nadie haga la estupidez de vincular la perspectiva de las relaciones Rusia-UE (con el destino) de un residente de un centro de detención».

«Si (el diplomático europeo) es portador de un mensaje severo, nuestro ministro (Sergei Lavrov) le responderá con la misma dureza», advirtió el portavoz del Kremlin, Dmitry Peskov.

Borrell ha exigido ver a Navalni, encarcelado desde el 17 de enero. Peskov dijo que esa cuestión corresponde a «investigadores, jueces», pero al no ser «ni un miembro de la familia ni un pariente, ¿sobre qué base podría tener lugar esa visita?». Varios países europeos han planteado la posibilidad de nuevas sanciones contra Moscú, amenaza que podría trasladar Borrell.GARA