2021 MAI. 07 30 ikastetxeen kargu Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko 38. ikastola sortzeko Pandemiak hala agindurik bigarren urtez Senpereko aintzirak ez ditu euskaltzaleak jasoko Herri Urrats festan. Hala ere, 30 ikastolek hitzorduak antolatu dituzte iganderako. «Boga» izeneko kanpainan jasotako dirua Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko erabiliko da. GARA Urruña Osasun neurriek bigarren urtez jarraian Senpereko lakuaren inguruan 1984. urtetik egiten den Herri Urrats besta antolatzea eragotzi dute, baina Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia antolatzen duen elkarteak aurtengo edizioa formatu berritzaile batean gauzatuko du. Hortaz, 50.000 pertsona inguru biltzen dituen ohiko jende biltze erraldoiaren ordez, maiatzaren 9an «30 Herri Urrats ttipi» ospatzeko parioa egin dute Herri Urratsen sustatzaileek. Ipar Euskal Herrian gaindi dauden 30 ikastolen bidez egingo da aurtengo Herri Urrats. Janari eta jantzi salmentaz gain, ibilaldiak ere proposatuko dituzte Seaskako ikastolek. Talo salmenta, piknik salmentak, euskal hot dog-ak, bixkotxak, burger salmenta, sagardoa, sagar jusa, paella, bakailaoa…. Hautu anitza proposatuko dute Ipar Euskal Herriko hainbat ikastolak Herri Urrats berezi batez gozatu ahal izateko. Kasu askotan gurasoek, baina baita hainbat jatetxek ere, zenbait plater proposatuko dituzte, bai eguerdian eta baita arratsaldean ere. Ikastola bakoitzak antolatu duen egitarau zehatza Herri Urrats elkartearen Facebook orrian ikus daiteke. “Boga” goiburu duen kanpainan eskuratutako dirua Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko erabiliko da. Irailetik aurrera ikastola berri batek ateak irekiko ditu, bestalde, Xarnegu eskualdean. Ipar Euskal Herriko 38. ikastola izango da, eta bertako zuzendari Stephanie Chabayk azaldu zuenez, «momentuz hiru urteko haurren lau familia dira, lauak Bardozekoak, eta emeki-emeki handituko den ikastola da». Hizkuntza politika Urtean zehar hizkuntza politikan izan diren auziei buruzko gogoeta egiteko parada eskaintzen du usu Herri Urratsek. «Aurten, dudarik gabe, Pariseko Asanblea Nazionalak Gobernuaren iritziaren kontra onartu duen hizkuntzen legea dugu aipagai», esan zuen Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Jorajuriaren ustez, «urte luzez egindako lan kolektiboaren emaitza izan da», baita «euskarazko eskaintza eskola publiko guztietara hedatzeko eta murgiltze eredua legeztatzeko urrats izugarria» ere. Ordea, oraindik egiteko asko dagoela ohartarazi zuen Jorajuriak: «Baditugu bi arrangura nagusi Seaskan: batetik, brebeta eta baxoa euskaraz pasa ahal izatea ikasleek, eta, bestetik, egoitza publikoen finantzaketari dagokiona, bere hastapenetik ikastolentzat oztopo izan dena». Euskarari eta hezkuntzari buruzko auziak aipatuko dituzte igandean Senpereko Larreko gelan bilduko diren ordezkariek. BRINDIS Y CANTOSComo no podrán participar vecinos y vecinas de todos los rincones de Euskal Herria, los organizadores de la fiesta han llamado a hacer un guiño a la iniciativa. El domingo, además de brindar por el Herri Urrats, han invitado a que organicen canciones, salidas o...