GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Homofobia eta matxismoarekin tolerantziarik ez


Azken asteotan eraso homofoboak ugaritu eta larritu dira. Basauriko eta Zornotzako erasoen ostean, gazte donostiar batzuek bideo bat argitaratu zuten, bertan homosexualak hiltzeari buruz zihardutela. Sexu-erasoek ere ez dute etenik: joan den astean bi emakumeri eraso zieten Lasarte-Orian. Irudian, atzo Donostiako Udalaren aurrean egindako elkarretaratze instituzionala, atzerakada nabarmen hori salatzeko.