GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

«Ever Given» abian jarri da berriz


Suezko kanaleko uretan ehun egun denbora-pasa eman ostean, “Ever Given” kontainer-ontzia Herbehereetarantz abiatu ahal izan da, Egiptoko agintarien eta itsasontziaren jabea den enpresaren arteko akordioari esker. “Ever Given” itsasontziak itsasartea sei egunez blokeatu zuenean, agerian geratu zen zein garrantzitsua den mundu mailako merkataritza eta, aldi berean, zein delikatua. Galera ekonomikoak izugarriak izan ziren.