GARA Euskal Herriko egunkaria
FUTBOLA

Osasunak 2-1 irabazi du Alavesen aurkako lagunartekoa


Atzo Taxoaren 350 ikusle ingururen aurrean jokatutako lagunartekoan Osasunak 2-1 irabazi zion Alavesi. Gorritxoek bolada onean jarraitzen dute; babazorroek, berriz, lagunartekoan ere ezin izan zuten garaipenik lortu.

Chimy Avilak hasi eta segituan egin zuen zauria Alavesen defentsan. Argentinarrak –zeina zaleen begiradapean dagoen– 5. minuturako egin zuen gola eta, gero, babazorroak ez ziren gai izan Juan Perezek defendatutako atera arriskua sortuz iristeko.

Jagoba Arrasatek aldaketa dezente egin zituen lagunarteko honetarako, normala den legez, eta taldea bere osotasunean erritmo onean dagoela baieztatu ahal izan zuen.

Alavesek nahiko talde titularra atera zuen –Miazga, Duarte, Pina, Manu Garcia, Rioja eta Joselu hasieratik ateraz– eta bigarren zatia hasi bezain laster, bost aldaketa egin zituen Callejak, minutuak banatzeko asmoz. 61. minutuan iritsi zen berdinketaren gola, Miguel De la Fuenteren bidez, baina 73. minutuan, Barbero izan zen markagailuan 2-1a jarri zuen golegilea.