GARA Euskal Herriko egunkaria
OSASUNA

Ligako bisitari onena prest dago Santiago Bernabeuko erronkarako


Ligako bisitari onena da Osasuna, etxetik at jokatu dituen lau partidak irabazita. Joan den asteburuan Granadaren aurka lortutako berdinketak bolada ona apur bat zapuztu bazuen ere, azken lau partidetan ez du porrotik batu eta, hala, aurkari indartsu gisa zelairatuko da Santiago Bernabeun. Bertan ekingo dio bere Tourmalet partikularrari. Budimirrek ez du bidaiatuko erritmoa falta zaiolako.

Real Madril, Bartzelonan irabazi ondotik, konfiantzaz gainezka egotea aurreikusten da.