GARA Euskal Herriko egunkaria
BIGARREN MAILA

Etxeko izotzari aurre egiteko, berotasun bila bidaiatu du Sansek


Denboraldian bosgarren aldiz, eta azkenaldi honetako bolada txarrari segida emanez, Sansek Reale Arenan galdu zuen joan den astean eta bertan topatzen ez duena kanpoan bilatu beharko du beste behin. Aurrekariei eutsita, baikortasunez bidaia dezake, bere lau garaipenetatik hiru etxetik kanpo lortu baititu. Aurkariak, berriz, gogoa epeltzen du, Ligako talde onenetakoa izan baita orain arte.

Tenerifek, izan ere, motibazio ezin hobea izango du, irabaziz gero bigarren postuan lo egingo baitu. Ez da txikiagoa izango zuri-urdinena, sailkapenaren beste muturretik badator ere: jaitsiera postuetatik berriro ihes egiteko, ezinbestekoa dute hiru puntuak eskuratzea.

Xabi Alonsok ez du nahi bere jokalariak «sailkapenarekin erotzea», baina argi utzi du «bizirik eta lehian» jarraitu nahi duela taldeak eta garaipena lortzeko «gure maila onena» ematea dela gaurko helburua.